Asteburu honetarako, Uda Hernanin programazioaren baitako jarduerak egingo dira, eta nagusiena, gaur izango da. Ainhoa Larrañaga kantari hernanairrak kontzertua eskainiko du, arratsaldeko 20:00etan hasita, Atsegindegin. Bandaz lagunduta aurkeztuko du Larrañagak Eskuminak disko berria eta berarekin izango dira Haritz Lauroba bateria, Iker Lauroba baxua eta kontrabaxua, Amaia Miranda gitarra eta Garazi Esnaola pianoa.
'Eskulturak betetzea' tailerra, Chillida Lekun
Biharko ere, Uda Hernanin programazioko jarduera bat antolatu da Chillida Lekun. Familiei zuzendutako dantza tailerra eskainiko du Myriam Pérez Cazabon dantzariak, Eskulturak betetzea izeneko tailerra izanik.
6 eta 12 urte bitartekoentzat zuzendutako ekimena izango da biharkoa, eta aldez aurretik sarrerak eta gonbidapenak lortzea derrigorrezkoa dela jakianrazi du Hernaniko Udalak, horrela segurtasun kontrol bat eraman dezaketelako. Etzirako, 5 urtetik gorako haurrentzat Trashhhh! Txontxongiloak antolatu zen, baina hainbat arazo direla medio, bertan behera gelditu da ikuskizuna. Hala ere, Udalak azaldu du, sarrerak erosi dituztenak, «Biteritik pasatzeko, eta dirua itzuliko zaiela».
Sarrerak eta gonbidapenak
Uda Hernanin programazioaren ekintza eta jardueretara joateko, aldez aurretik sarrerak eta gonbidapenak lortu behar dira, aforoa kontrolatzeko. Hori horrela, Biterin daude eskuragai, goizeko 09:00etatik eguerdiko 12:00etara bitartean. Ainhoa Larrañagaren kontzertua doakoa da, hala ere gonbidapena edukitzea beharrezkoa da, eta bihar eskainiko den dantza tailerraren sarrerak, 6 euro balio ditu.