«Konfinamenduaren ondoren gazte gehiago etortzen dira kioskora, eta oso pozik gaude»

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 24a, 00:00

Pandemiak gogor jo du Euskal Herriko negozio eta komertzio guztietan. Konde Kioskoak irekitzea erabaki zuen, «prentsa lehenengo mailako premia delako». Hala ere, «gogorra» izan dela kontatu du Nagore Lanberrik, kioskoan lan egiten duen arduradunak. 

Larrialdi egoera dekretatu zute­nean Urumea bailarako negozio txiki zein haundiek itxi egin be­har izan zituzten ateak. Osasun gomendioak jarraitzea ezinezko­a zenez, batzuk ia hiru hila­be­te eman dituzte itxita. Arropa eta teknologia dendak, tabernak, jatetxeak... asko egon dira etorkizuna zein izango ote den beldur. Horregatik, hilabete gogorrak izan di­­ra bailarako komertzio gehienentzat.
Hala ere, badira irekita mantendu diren batzuk. Elikagai dendek eta harategiek, arrandegiek edota fruta dendek, esaterako, martxan jarraitu behar izan dute. Hori da, hain justu, Konde Kioskoaren kasua. «Prentsa lehenengo mailako premia da eta ireki egin behar izan dugu», azaldu du Nagore Lanberrik, bertako arduradunak.

«Ni ez naiz kazetaria, baina bertan egon behar izan dut»
Burubelarri aritu da lanean Lan­­berri konfinamendu osoan ze­­har. Bezeroei betiko gertuko arreta eska­intzen jarraitu nahi zuen: «Ak­tu­alitatearen berri e­matea ga­­rrantzitsua da», azaldu du Lan­­berrik. Horregatik, kioskoa ire­­kita mantentzea erabaki zu­­ten.
Koronabirusa heldu zenean eta konfinatzeko agindua eman zutenean, lanean jarraitzeko era­bakia hartu behar izan zuten. «Al­de batetik, ez istera behartuak sen­titu gara. Baina beste alde batetik, lehen etortzen zen jendea ez zen etortzen, eta lana asko jaitsi zen», azaldu du. Izan ere, bezero asko etxean gelditu direla kontatu du, pandemiaren beldur.
Bestalde, birusak lan egiteko modua aldatu du komertzio guztietan. Maskarilla jartzea be­harrezkoa da dendetara sartze­ko, adibidez. Baina Lanberrik a­zal­du duenez, zenbait bezero ez dira kontziente segurtasun ne­u­rri­ak mantentzeko eta osasun bal­dintzak betetzeko, maskarilla jartzea erabat beharrezkoa dela.
«Guk pantailarkein egiten dugu lan eta jendeak uste du kiosko barruan egoteagatik eta beraiek kanpoan daudelako, ez dela beharrezkoa maskarilla jartzea». Hala ere, beste askok neurriak bete dituztela azpimarratu du: «bezero asko oso kontziente izan dira, hasieratik».
Ordiziko rebrotearen harira ere, aipatu du jendeak kontzientzia gehiago duela iruditzen zaiola: «bezero gehiago etortzen dira maskarillarekin egunkaria edo aldizkariak erostera». Gainera, «konfinamendua eta gero hobekuntza nabaritu dugu eta hobeto gaude lan kopuruaren aldetik», gehitu nahi izan du.

«Nire lanetik gehien gustatzen zaidana da jendearekin tratua»
Kioskoan lan egitea ez da mos­tradore atzean egotea bakarrik. Lanberri goizeko 04:00etan esna­tzen da eta 05:00etan irekitzen du Kioskoa. Egunkariak eta al­dizkariak zenbatzen ditu eta ki­oskoa prestatzen du: egunkari ba­tzuk banatu egiten dituzte eta besteak dendan gelditzen dira.
«Jende-jario konstante bat da». Izan ere, bertaratzen diren bezeroak ez dira denak batera joaten, «normalean banan-bana etortzen dira eta beti dago egiteko zerbait», azaldu du. Orain, Koronabirusa dela eta, kioskoa 10:00etatik 10:30etara istea erabaki dute, bankura joan behar dutelako, ordainketak egitera. «Garrantzitsua da ordutegi bera jarraitzea, bezeroak ez nahasteko», esan du.
Lanaldia 14:00ak aldera bukatzen dute Konden. «Ordubata terdietan itxi, egunkari guztiak zenbatu, dena jaso… eta etxera! Egunero egiten dugu lan, ez dugu inoiz isten», azaldu du Lanberrik.
Baina gehien gustatzen zaiona da bezeroak pozik ikustea eta «bezeroekin gertuko tratua» izatea. Hori da Lanberriren fuertea; bezeroak irribarre batekin agurtzen ditu beti. «Tratu onaz gain lortzen badut bezeroa irribarre batekin joatea, oso beteta sentitzen naiz». Gainera, bezeroren batek dendan ez dagoen zerbait eskatzen badu, «bide guztietatik» saiatzen dira nahi duten produktu hori lortzen. «Hori garrantzitsua da, beti egiten dugu ahalegina», gehitu du.
Ohikoa denez, kioskoan gehien saltzen den produktua egunkaria da, aldizkariekin batera. «Zalantzarik gabe Diario Vasco da gehien saltzen duguna; GARA eta Noticias de Gipuzkoa ere erosten du jendeak». Hala ere, «zorionez denetarik saltzen dugu», esan dute Kondek.

«Egunkariak funtzio asko ditu: irakurri, gero informatu, denborapasak egin... oso baliagarria da!»

Lan egiteko espazio txikia
Kioskoak 30 urte inguru daramazki irekita. Lehenengo Konde familiarena zen, eta gero ia 20 urtez 'Poli' aritu zen bertan lanean. «Asko diot berari eskertzeko, bezero asko egin zituen eta egunero zegoen hemen lanean burubelarri», esan du Lanberrik. Bera urtarriletik dago bertan lanean, eta aurretik Zinkoeneako kioskoan egin zuen lan.
Baina azaldu duenez, duela urte askotako egunkari eta aldizkariak ez ziren gaur egun direnaren tamainakoak. «Lehen genero ezberdina zen, tamaina txikiagoko irakurgaiak izaten ziren. Gainera, oain gehigarri asko daude eta haundiak dira... Oso txikia geratzen zaigu kioskoa».
Euria egiten duen egunetan, materiala denda barruan gorde behar izaten dute, eta «jendeak ez ditu ikusten eskuragai ditugun produktu guztiak», esan du. «Zabaleran metro eta 20ko espazioa dugu eta zaila da horrela lan egitea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!