Kultur jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Hernaniko Udalak, abuztuaren 19ra arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 22a, 00:00

Eskaerak aurkeztu daitezke internet bidez, 'www.hernani.eus' web orrian; edo udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara. Horretarako, aldez aurretik eskatu behar da hitzordua.

stelehenean argitaratu zuen Hernaniko Udalak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, kultur jar­dueretarako dirulaguntzen dei­­aldia. Beraz, dagoeneko za­­­­balik dago epea, eskaerak aurkezteko. Hilabeteko epea izango da ho­rretarako, abuztuaren 19ra arte.
Deialdiak arautzen du, «entitateei lehiaketa bidezko dirulaguntzak emateko modua, kultur sustapen eta zabalkunde arloan urteko programak edo jarduera zehatzak garatzeko eta egiteko». Hortaz, Hernaniko Udaleko Kultura Sailari dagokio dirulagun­tza horiek kudeatzea.

Eskaerak, internet bidez edo Herritarren Harrera Zerbitzuan

Bi modu daude eskaerak aurkezteko: telematikoki egin daiteke, www.hernani.eus web orriaren bitartez; edo aurrez aurre, udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan, beheko solairuan.
HHZn egiteko, astelehenetik ostiralera izango da aukera, goizeko 09:00etatik 13:00etara; baina horretarako, hitzordua har­­­tu behar da aldez aurretik, tele­fo­noz: 943 33 70 00.
Eskatzaileek, honakoak aurkeztu beharko dituzte, besteak beste: eskaera orria; bestelako erakunde, organismo eta abarri egindako dirulaguntza eskaeren eta jasotakoen aitorpena; Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Erakundeen Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen du­en ziurtagiri eguneratua; zerga bidezko betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta BEZ arau­bidea egunean edukitzearen aitorpena; dirulaguntzaren xede izango den jardueraren des­kribapena; gastu eta sarreren aurrekontu orekatua; eta Iden­tifikazio Fiskaleko Kodearen dokumentuaren fotokopia.

Dirulaguntzak eskatu ditzakete egoitza Hernanin duten entitate pribatuek, edo salbuespen gisa, bere jardueraren zati haundi bat herrian garatzen badute.


Irabazi asmorik gabeko entitate juridiko pribatuek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak, betiere helbide soziala Hernanin badaukate. Salbuespen bezala, Hernanitik kanpoko entitateek ere jaso ditzakete, bere jardueraren zati haundi bat herrian bertan garatzen badute, edo Hernanirentzat interesgarria bada.
Jasotako dirulaguntza ezingo da izan jardueraren gastua baino haundiagoa, ez bere horretan, eta ezta beste administrazio publiko batetik jasotako dirulaguntza gehituta ere. Kultura Batzordeak ebatziko ditu dirulaguntza eskaerak, eta horren berri emango die eskatzaileei. Dirulaguntza jasoko dutenen kasuan, zehaztuko diete esleitu zaien kopurua, ordainketa modua, justifikazioak egiteko modua, eta beste hainbat baldintza eta betebehar.
Informazio gehiago, HHZn edo www.hernani.eus/eu/dirulaguntzak web orrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!