Bekabi enpresaren jokabidea salatzeko, kontzentrazioa deitu dute gaur Plazan

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 22a, 00:00

Kontzentrazioa deitu dute gaur, Hernaniko Bekabi SL enpresako langile ohiek, enpresak azkeneko hilabeteotan izandako jokabidea salatzeko. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Plazan, Bekabi eraikinak, moroso, ordaindu zor duzuna lelopean. Langile ohiek adierazi dutenez, haietako batzuek «zazpi hilabeteko soldata» daukate kobratzeko, «hornitzaileei ere ez die ordaindu, eta bizilagunen komunitate batzuek aurreratutako dirua beretzat hartu du enpresak, baina gero ez du obra egin». Ekainaren 23an kaleratu zituzten langileak, desagerpen ERE baten bitartez

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!