'Eskuminak' diskoa aurkeztuko du etzi, Ainhoa Larrañagak

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 22a, 00:00

'Eskuminak' disko berria aurkeztuko du Ainhoa Larrañagak, etziko kontzertuan.

Bere disko berriaren abestiak eskainiko ditu kontzertuan, 20:00etan Atsegindegin. Doakoa da, baina gonbidapena hartu behar da Biterin.

Etzi emango diote segida, Uda Hernanin 2020 programazioari; eta oraingoan, Ainhoa Larrañaga abeslari hernaniarra izango da protagonista. Atsegindegiko taula gainera igoko da, arratsaldeko 20:00etan, eta Eskuminak bere disko berria aurkeztuko du, lau musikariren laguntzaz: Ha­ritz Lauroba bateriarekin, Iker Lauroba baxua eta kontrabaxua­re­kin, Amaia Miranda gitarra­jotzen, eta Garazi Esnaola pia­no­­a­rekin. Larunbat honetan zen iza­tekoa, hasiera batean; baina egun bat aurreratu dute.
Kontzertua doakoa izango da, baina bertan egoteko, beha­rrezkoa da gonbidapena har­tzea, aldez aurretik. Biterin dau­de eskuragarri, goizeko ordute­gian, 09:00etatik 12:00etara.

Zita bikoitza Chillida Lekun, asteburu honetan
Ainhoa Larrañagaren kontzertua ez da izango aste honetako saio bakarra, udako programazioaren barruan. Izan ere, zita bikoitza jarri dute astebururako, Chillida Lekun. Hasteko, larunbatean, goizeko 11:00etan hasita, Eskulturak betetzea dantza tailerra eskainiko du Myriam Perez Cazabon dantzariak, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei eta ha­ien familiei zuzenduta. Eta igan­dean, eguerdiko 12:00etan, txotxongilo emanaldia izango da, 5 urtetik gorako haurrentzat eta familientzat: Trashhhh!
Elkarlanean antolatu dituzte saio horiek, Hernaniko Udalak eta Chillida Lekuk; eta bietarako sarrerak, eskuragarri daude Biteri kultur etxean, 09:00etatik 12:00etara baita ere. 6 eurokoa da prezioa, bi kasuetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!