Itxaso Zaldua hernaniarra atxilotu du Espainiako Poliziak, gaur goizean, Hernanin bertan. Madrilera eramango dute euskal preso ohia, eta ez daukate inkomunikatua. Atxiloketaren arrazoia ez dute aditzera eman oraindik, baina dirudienez, auzi berri bat zabaldu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, bere aurka.
Atxiloketaren aurrean, manifestazioa deitu du Sarek, gaur arratsaldeko 20:00etan, Plazatik abiatuta: «Itxaso etxera! Konponbide garaia da». Zalduaren atxiloketa salatu du Sortuk ere: «aski da! Espetxeak husteko garaia da, ez betetzen jarraitzekoa».
2005ean atxilotu zuten hernaniarra, Lannemezanen, eta 18 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, ETAko kidea izatea egotzita. 2017ko abuztuan utzi zuten aske, zigorra bete ondoren, Roanneko kartzelan.