Gaztelekua

Ekintzarik ez aste honetan, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 21a, 00:00

Aurreikusita zeuzkan ekintzak bertan behera utzi ditu Hernaniko Gaztelekuak. 

Lau ekintza zeuzkan aurreikusita Hernaniko Gaztelekuak, aste honetarako: ur jolasak atzo, piraguismo saio bana gaur eta ostegunean, eta Santa Barbaran afari merienda ostiralean. Baina guztiak utzi dituzte bertan behera, egoerak hala eraginda, eta Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioei jarraituz.

«Pena haundia ematen digu hezitzaileoi, baina guztion osasunaren aldeko neurria da, eta horren alde egin behar dugu. Ez dugu aukera izango ikasturteari amaiera polita emateko, baina egun hauetan zehar, sare sozialetan presente egongo gara; eta Instagramen, sorpresa txiki bat egongo da, gazteei zuzenduta», aurreratu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!