Larunbatean hasi ziren Zikuñagako Papelerako II Txapelketako lehen finalerdiak jokatzen, eta C.D. Hernaniko 12 pelotari sailkatu dira finalerdietara; Kadete 2º mailan, Arluziaga, Deskarga eta Manterola; Kadete 1º mailan, Jara eta Etxarri; Jubenil 2º mailan, Oiartzabal eta Insausti; Nagusi 1º mailan, Urkizu, Labaka eta Salaberria, eta azkenik Nagusi 2º mailan, Arizmendi eta Altuna. Gainontzeko finalerdiak gaurtik aurrera jokatuko dira, eta finalak hilaren 25ean izango dira.