ERESISTENTZIA KUTXA

«Hernaniko 10 emakumeei lagundu zaie», Erresistentzia Kutxari esker

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 19a, 00:00

Bilketa sinboliko honekin, amaitutzat eman dute 'Erresistentzia Kutxa'.

Hernaniko etxeko langileek, AMHER, SOS Arrazakeria eta Mugimendu Feministak, Erresistentzia Kutxa kanpaina jarri zuten abian ekainean, eta jadanik amaitutzat eman dute. 

Ekainean eman zitzaion hasiera, Erresistentzia Kutxa kanpainari, asmoa zen, «etxeetan lan egiten zuten langileei laguntzea». Horretarako, Hernaniko etxeko langileek, Amher, SOS Arrazakeria eta Mugimendu Feministak bat egin zuten, eta Erresistentzia Kutxa kanpaina jarri zuten abian. 
Aipatu dute, kutxak jaso dituztela, eta «bilketa sinboliko honekin, amaitzutat ematen dela kanpaina». Gainera, jakinarazi dute egindako kanpaina honi esker, Hernaniko etxeko 10 emakume langileri laguntza eskaini ahal izan zaiela. 

«Baldintza duinengatik salatzen jarraituko dugu» 
Uztailaren 2an, elkarretaratzea egin zuten SEPEren bulegoaren aurrean, baldintza duinen aldeko salaketa eginez, eta azaldu dutenez «presioa egiten jarraituko dugu, gure eskubideak urratzen jarrai ez dezaten».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!