ERREMONTEA

«Ezin hobe jokatuta» lortu zuten Urriza eta Zubirik, txapela

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 19a, 00:00

Zubiri eta Urriza, Galarretaren 50garren Urteurreneko Txapeldunak. Argazkia: Maialen Andres

Atzo izan zen Galarretako 50garren Urteurreneko final haundia, eta Urriza eta Zubirik, erraz gainditu zituzten, Juananea eta Endika, 16 eta 35 geldituz.  

«Ezin hobe» jokatuta, atzo Urrizak eta Zubirik Galarretako 50garren Urteurreneko txapela eraman zuten etxera. Izan ere, atzoko partiduan, Iruineako eta Goizuetako bikoteak, bere mailarik «onenean jokatu zuten eta aurkariak ezinean aritu ziren». 16 eta 35 eko emaitzarekin gainditu zituzten Juananea eta Endika.
Urriza hasieratik sartu zen jokoan eta «tantoak erraz amaitzen zituen». Zubirik berriz, Endika «eutsi bakarrik ez, gainditu ere egiten zuen». Sakearekin bikain ibili zen eta aukerarik ez zuten eman. 
Partidua berdindua eta oso bizi hasi zen, baina launako berdinketa eta gero 0 eta 8ko partziala egin zuten Urriza eta Zubirik, zortzi tantoko abantaila lortuz. Hortik aurrera abantaila ongi eutsi zuten. 

Gainontzeko partiduak 
Atzo, jokatu zen lehenego partiduan, Goikoetxea Vak eta Barrenetxea IVak lortu zuten garaipena, Ansa II eta Larrañagaren aurka, 30 eta 21. Eta azken partidua, garrantzitsua izan zen  Zaldua IIarentzat, izan ere, debuta egin baitzuen. 26-35 irabazi zuen, anaiarekin batera, Urrutia II eta Arruarte garaituz.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!