Dena jokoan, efemeride berezi bat ospatzen den txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 18a, 00:00

Zubiri eta Urriza, material aukeraketa egiten, gaurko finalerako.

Gaur jokatuko da Galarretaren 50garren urteurreneko txapelketako final haundia. Arratsaldeko 15:15etan hasiko dira partiduak.

Gaur arratsaldeko 15:15etan, zita jarri du Oriamendik, Galarretan, 50garren urteurreneko txapelketaren finala jokatuko baita. Hala ere, finalari arratsaldeko 16:15etan emango zaio hasiera.
Pasa den asteburuan, Aritz Zubiri goizuetarrak eta Urrizak garaipena lortu zuten, Ansa II eta Larrañagaren aurka, eta garaipen horrekin gaurko finalerako pasea lortu zuten. Hori horrela, Urriza eta Zubiri txapelaren bila ariko dira gaurkoan, Juanea eta Endikaren kontrako partiduan. Izan ere, haiek izan ziren ligaxkan aurreneko sailkatuak eta beraz, ez dute partidu erraza izango Zubiri goizuetarrak eta Urrizak, txapela lortzeko.
Lehenengo partidua, 15:15etan hasiko da, Goikoetxea V eta Barrenetxea IVak, Ansa II eta Zalduaren aurka jokatuko dute. 16:15etan final haundia jokatuko da, eta behin hau amaituta, partidu berezi bat jokatutako da, debuta egingo baitu Aitor Zaldua II donostiarrak, Zalduarekin batera, Urrutia II eta Arruarteren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!