Bizitzari buruzko metafora oholtza gainera ekarriko du gaurkoan, Markeliñe konpainiaren, 'Crusoe' antzezlanak

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 18a, 00:00

Gaur arratsaldeko 19:00etan 'Crusoe' emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da. Argazkia: Markeliñe Konpainia.

Markeliñe konpainiak 'Crusoe' antzezlana eskainiko du gaur arratsaldeko 19:00etan, Uda Hernanin programazioaren baitan, hain zuzen. Doakoa da, baina gonbidapena beharrezkoa da.

Gaur arratsaldeko 19:00etan, Crusoe antzezlana ikusteko aukera egongo da Atsegindegin. Uda Hernanin programaren baitako ikuskizun «gehienak» doakoak izango dira, eta Crusoe haietako bat da, besteak beste. Hala ere, aldez aurretik gonbidapena eskuratu behar da Biterin. Horretarako, goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00ak arte joan behar da.

«Bizitzari buruzko metafora»
Testu klasikoari buelta eman, eta bere uhartean bakarrik dagoen naufragoarekin jolas egiten du Markeliñe konpainiak Crusoe antzezlanean, «bizitzari buruzko metafora bat eginez».
«Crusoek bere baliabideak erabiliz, jaten, bestelako ingurunearekin erlazionatzen eta izaki errealekin eta irudimenezkoekin harremanak izaten ikasiko du. Bere bizitza, gertatzen denak eta bere buruak interpretatzen duenak osatzen dute, eta bi munduak egiazkoak dira maila berean».

Ainhoa Larrañagaren kontzertua, uztailaren 24ean
Ainhoa Larrañagaren kontzertua dataz aldatu da, eta uztailaren 24ean «arratsaldeko 20:00etan hasita» izango dela jakinarazi du Udalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!