Uda Hernanin

Bihar arratsaldean, 'Crusoe' antzezlana

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 17a, 00:00

Bihar arratsaldeko 19:00etan, Crusoe antzezlana eskainiko du Markeliñe konpainiak, Atsegindegin. Emanaldia doakoa izango da, baina aldez aurretik, gonbidapenak eskuratu behar dira Biterin, goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00ak arte. Horrez gain, Udalak jakinarazi du, Ainhoa Larrañagaren kontzertua dataz aldatu dela, eta uztailaren 24an egingo dela, arratsaldeko 20:00etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!