Bederatzi film labur eta Beñat Iturriozekin solasaldia, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 16a, 00:00

Aurten ere Laburbira antolatu du Doberak, eta gaur arratsaldean izango da Biterin, 18:30etan hasita. Filmetako bat, Beñat Iturrioz hernaniarraren  'Gau beltza' izango da.

hi baino beranduago, baina aur­ten ere ez du hutsik egingo La­burbirak, Hernanin. Izan ere, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, gaur izango da Biterin, arratsaldeko 18:30etan hasita, Euskerazko film laburren XVII. zirkuitua. Maiatzaren 25erako  zegoen antolatuta Laburbira, baina osasun alarmaren eraginez atzeratu, eta gaur egingo da.

Bederatzi film labur, eta solasaldia
Bederatzi film labur eskainiko dituzte, eta solasaldia ere antolatu du Doberak, film horietako baten zuzendariarekin: Beñat Iturrioz hernaniarrarekin, hain justu. Gau beltza film laburra da berak zuzendutakoa, eta gaurkoan pelikula hau ere egongo da ikusgai, Laburbiran.
Honakoak dira, gaur arratsaldean jarriko di­tuz­­ten beste zor­tzi filmak eta ho­rien egileak: Urak dakarrena (Marilin Taldea), Anti (Josu Martinez), Tigre bat (Amaia San Sebastian), Pil pil (Kristina Zorita), Mamarro (Ibon Iza Totorika), Ka­teak (Yolanda Mazkiaran), Jauzi bat eta prixt (Maitane Eyheramonho), eta Harria herria (Dimegaz Kultur Elkartea).
Doberak jakinarazi du, bi helburu nagusi dituela Laburbirak: «alde batetik, euskerazko sortzaileen lana eza­gutaraztea, euskeraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz; eta bestetik, ikusleak hemen eta euskeraz sortutako lan hauekin gozaraztea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!