Final laurdenen azken txanpa, gaurtik larunbatera

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 16a, 07:30

Larunbat goizera bitarte jokatuko dira final laurdenetako ligaxkaren azkeneko partiduak, Zikuñaga Papelera Torneoan.

Fase erabakigarrian ari da sartzen Zikuñaga Papelera Torneoa, eta gaurtik larunbat goizera, partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte esku pelotariek, Hernaniko frontoian: final laurdenetako ligaxkaren azkeneko partiduak izango dira jokoan. Larunbat arratsaldean, berriz, semifinalei ekingo diete.

Gaurkoan, arratsaldeko 17:30etan hasiko da jaialdia, eta lau partidu izango dira jokoan, lau maila ezberdinetakoak. Aurreneko hiruetan izango da hernaniarrik, gainera. Aurrena, alebinetan, herriko bi bikote ariko dira elkarren kontra: Ziganda-Oses, eta Gomez-Garaialde. Ondoren, kadeteetan, Jarak eta Etxarrik jokatuko dute, Alde Zaharrako Zapirain eta Sorondoren kontra. Eta hirugarrenean, jubeniletan, Apaolaza eta Lasa ariko dira, Oiarpeko Aranburu eta Zalakain aurrean dituztela.

GAURKO PARTIDUAK (17:30)
Alebinak: Ziganda - Oses (Hernani) / Gomez - Garaialde (Hernani)
Kadeteak 1º: Jara - Etxarri (Hernani) / Zapirain - Sorondo (Alde Zaharra)
Jubenilak 1º: Aranburu - Zalakain (Oiarpe) / Apaolaza - Lasa (Hernani)
Nagusiak 1º: Zangitu - Zapirain (Eple) / Aburuza - Elgerresta (Oiarpe)
 
BIHARKO PARTIDUAK (17:30)
Infantilak 4/5: Enaitz Artola (Hernani) / Markel Urdangarin (Hernani)
Kadeteak 2º: Deskarga - Elizegi (Hernani-Umore Ona) / Martin - Plazaola (Hernani-Goierri)
Jubenilak 2º: Eizagirre - Olaskoaga (Gure Txeru) / Otaegi - Goikoetxea (Ataun)
Nagusiak 2º: Salaberria - Iruretagoiena (Oiarpe-Pagazpe) / Eguskitza - Mujika (Gazteleku)
 
LARUNBAT GOIZEKO PARTIDUAK (11:00)
Infantilak 4/5: Xuban Iturbe (Hernani) / Oihan Legarreta (Umore Ona)
Kadeteak 1º: Labaka - Odriozola (Ilunpe) / Sasiain - Larrañaga (Zumaia)
Jubenilak 1º: Olano - Astigarraga (Ataun) / Olasagasti - Albeniz (Behar Zana-Tolosa)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!