Presoak

Mendi martxa antolatu du astebururako, Ernaik

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 15a, 00:00

Larunbat honetan presoen aldeko 'Izan bidea' dinamikaren harira, mendi martxa antolatu du Ernaik.

«Izan bidea dinamikarekin batera kilometroak egingo ditugu espetxeak hustu arte», adierazi dute Ernaiko kideek larunbateko ekimenaren harira.

Bi deialdi larunbaterako, Gudarien plazan eta Bexabin   

Antolatzaileek bi deialdi egin dituzte, larunbatean presoen alde egingo duten mendi martxarako. Lehenengoa goizeko 09:00etan izango da, Gudarien plazan. «Bertan kotxeak antolatuko dira Bexabira igotzeko», jakinarazi dute. Kotxerik izan ezean, «etorri lasai, antolatuko gara», jakinarazi dute.

Bigarren deialdia 09:30etarako egin dute, Bexabin. Bertan bilduko dira ekimenean parte hartu nahi duten guztiak, eta guztiek batera egingo dute igoera. «Animatu zaitezke, azken(ak) bidea urratu arte!», esan dute antolatzaileek, komunikatuan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!