Doberako udalekuetan, izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 14a, 00:00

Doberako udaleku irekietan izena emateko aukera dago jadanik, eta hilaren 24an amaituko da izena emateko epea.

Abuztuan Udaleku Irekiak ekimena sortu du Doberak, «udaleku berritzaileak eta ezberdinak izatea nahi dugu». Horretarako, gainerako udalekuetan egiten den bezala, begiraleekin jolas eta tailer ezberdinak burutzeaz gain, herriko hainbat elkarteekin ekintzak egingo dira, hala nola, TTarla, Bertso Eskola, Amher, Antzerki Taldea....

Izena emateko epea,
zabalik
Udalekuak, astelehenetik ostiralera bitartean izango dira, «abuztuak 3-7, 10-14, 17-21 eta 24-28 izango dira udaleku asteak».
Izena emateko aukera dago, eta uztailaren 24ra arte egongo da aukera hau, www.dobera.eus webgunean egin daiteke. Informazio gehiagorako, 943 33 27 99ra deitu edo idatzi dobera@dobera.eus helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!