Iñigo Legorburuk irabazi du Bertsopaper Lehiaketa, aurten

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 14a, 00:00

«Sortari darion zorroztasuna eta ironia puntuagatik» Legorburu txapeldun izendatzea erabaki dute epaimahikideek, XVIIgarren Iurretako aurtengo Bertsopaper txapelketan.

Iurretako liburutegiak bertako udalarekin batera, urtero antolatzen duen literatura lehiaketaren barruan, bertsopaperaren atalean Iñigo Legorburu nagusitu da Epaile epaitua bertso sortarekin.  Xabier Amurizaren Trumoia ortzi beltzean hoska doinu «bihurrian» abesteko idatzi zuen hernaniarrak, eta sei puntuko zortzi bertsoz osatu zuen lehiaketan garaipena eman dion lana.
Bertsolaritza txapelketetan epaimahaikide lanak egiten dituzten epaileen jardunak eta bu­rutapenak kontatzen ditu Le­gorburuk, egilea bera bertso-epaile jarduten delako, baita ere. Hernaniarraren esanetan, «ber­tso-munduan epaileen gaia ba­tzuetan nahiko tabua suerta­tzen da eta uste dut, badela ga­ra­ia gaia naturaltasunez trata­tzeko; bertsozaleak garelako ezer baino lehen, gure bertute eta itzal guztiekin».
Horrela, bere azalean bizitako esperientziak kontatu ditu Legorburuk Epaile Epaitua izeneko bertso sortan: «Barruan ahots kritiko bat hor nola daukagun gordea, iristean tenorea, epai-mahaikide batzuk dira eta, epaile denok, ordea», dio bertsotako batean.

Ironia eta zorroztasunagatik eraman du saria
«Puntu horrengatik saritzea era­­­baki dugu», adierazi zuten Biz­­­­kaiko Bertsozale Elkarteko k­i­­deek. Hauek aritu ziren aur­kez­tu­tako bertso sorta guzti­ak epa­itzen, eta guztietatik onena Le­gorbu­rurena dela erabaki zu­ten.
Baina ez da lehenengo aldia Legorburuk saria jasotzen duena. Literatura genero ezberdinetan saritua izan da askotan, egindako «lan finagatik». Joan den urteko abenduan bost saritan gailendu zen eta ordurako, bere ibilbideak 80tik gora irabazi zituen. Poesia, bertsoak, idazlanak… asko dira Legorburuk biltzen dituen modalitateak.

Liburu batean argitaratu dira bere bertsoak
Garaile irten den Legorbururen bertso sorta liburu batean argitaratu da. Iurretako liburutegiak udalarekin elkarlanean argitaratzen duen liburuan ikusi du bere lana paperean.
Komiki, prosa edo poesiako heldu zein aurren beste lan sarituekin batera argitaratu da Epaile epaitua bertso sorta. Felix Maraña kazetari eta idazleak sortutako liburuan argitaratu dira zortzi bertsoak, Berminghan bere argitaletxearen bidez. Gainera, liburuaren ale bat jada liburutegi publikoak dago, “nahi duenak irakurri dezan, denen eskuragarri”.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!