Estropada ona egin zuen atzo ere Donostiarrak, Xabat Pastor hernaniarra berriro traineruan zela; eta bosgarren sailkatu zen Zierbenan. Hondarribia irabazlea, Santurtzi, Zierbena eta Urdaibai izan zituen aurretik. Atzo lortutako zortzi puntuekin, aurrea hartu dio Oriori, eta bigarren dago ligan, Santurtziren atzetik.