Final laurdenetako ligaxkak segida, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 13a, 00:00

Hirugarren astea hasiko du gaur, Zikuñaga Papelera Torneoak, eta final laurdenetako ligaxkari emango diote segida. Arratsaldeko 17:30etan hasita, lau partidu izango dira, Hernaniko frontoian; eta aurrenekoan, elkarren kontra ariko dira Auritz Txintxurreta eta Jon Urrutia hernaniarrak, lau t'erdian. Bihar, berriz, beste lau partidu izango dira, 17:30etan hasita; eta horietan ere izango da herriko pelotaririk: aurrena, alebinetan, aurrez aurre ariko dira Alberdi-Arretxe eta Olaskoaga-Macicior bikote hernaniarrak; eta ondoren, nagusietan, Urkizuk jokatuko du, Epleko Odriozolarekin, Oiarpeko Ugalde eta Etxeberriaren kontra.

LARUNBAT GOIZEKO EMAITZAK

Infantilak 4/5 : Jon Urrutia (Hernani) 18  Martin Alberdi (Hernani) 3

Kadeteak 2º: Gaztañaga - Beroz (Gazteleku) 18  Oliden - Vertiz (Añorga) 8

Jubenilak 1º: Olano - Astigarraga (Ataun) 18  Naldaiz - De Paz (Lapke-Izurun) 3

Nagusiak 2º: Salaberria - Iruretagoiena (Oiarpe-Pagazpe) 18  Osoro - Arsuaga (Izurun) 6

LARUNBAT ARRATSALDEKO EMAITZAK

Alebinak: Makatzaga - M. Alberdi (Hernani) 18  Gomez - Garaialde (Hernani) 8

Kadeteak 2º: Martin - Juaristi (Hernani-Azkoitia) 18  Urdangarin - Saralegi (Mundarro) 11

Jubenilak 2º: Oiartzabal - Insausti (Hernani) 18  Migeltorena - Izagirre (Eple-Goierri) 4

GAURKO PARTIDUAK (17:30)

Infantilak 4/5: Auritz Txintxurreta (Hernani) / Jon Urrutia (Hernani)

Kadeteak 1º: Etxabe - Gabirondo (Tolosa) / Zapirain - Sorondo (Alde Zaharra)

Jubenilak 1º: Saralegi - Alkantara (Tolosa-Zumaia) / Olasagasti - Albeniz (Behar Zana-Tolosa)

Nagusiak 2º: Eguskiza - Mujika (Gazteleku) / Garaiburu - Elola (Tolosa)

BIHARKO PARTIDUAK (17:30)

Alebinak: I. Alberdi - Arretxe (Hernani) / Olaskoaga - Macicior (Hernani)

Kadeteak 1º: Iriarte - Anduaga (Añorga) / Sasiain - Larrañaga (Zumaia)

Jubenilak 2º: Otaegi - Goikoetxea (Ataun) / Etxegarai - Loiti (Aloña Mendi)

Nagusiak 1º: Ugalde - Etxeberria (Oiarpe) / Urkizu - Odriozola (Hernani-Eple)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!