Lehiaketen azken astea, kirol sailak

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 12a, 00:00

Bi lehiaketa antolatu ditu Jarduera Fisiko eta Kirol Sailak, herritarrentzat: Burua adi-euskaraz ari-4 sari helduentzat, eta Hernanin barrena! Altxorraren bila haurrentzat. Dagoeneko banatu dituzte hainbat sari, eta uztailaren 16ra arte izango da parte hartzeko aukera. Helduek, jarduera fisikoari buruzko zortzi galdera erantzun behar dituzte, labur.eus/PotcD helbidean. Eta haurrek, Maialen Lujanbioren bertsoa osatu beharko dute, herrian barrena dauden pistei segika, helbide honetan: labur.eus/TtZWk.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!