Gaur egingo dute, Urumea Herrigunean, xaboi tailerraren bigarren saioa. 18:30etan izango da, eta tokia mugatua denez, izena eman behar da aurretik, Instagrameko @_koloreztatu_ kontura mezu pribatua idatzita. Erromero xaboia eta bere eratorriak landuko dituzte.