Donostian jokatu zuten estropada atzo, Eusko Label ligan; eta etxean nagusi izan zen Donostiarra, Xabat Pastor hernaniarra traineruan zela. Denboraldiko bigarren bandera lortu zuten, horrela, hiru jardunalditan. 11 segunduren aldearekin irabazi zuten, Santurtzi bigarrenaren aurretik. Ligan hirugarren daude, eta Zierbenan dute laugarren jardunaldia gaur, eguerdiko 12:00etan hasita.