Udal talde guztiak bat, pintaketen kontrako adierazpenarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 11a, 00:00

Iñigo Urkullu lehendakariaren kontra azaldutako pintaketak gaitzetsi dituzte Udaleko talde politiko guztiek.

Iñigo Urkullu lehendakariaren eta EAJ-PNVren kontra, zenbait pintaketa azaldu ziren ostegunean, Hernaniko Kaxkoan. Horietako batek dio, lurrean pintatuta, Urkullu, zureak egin du!

Azaldutako pintaketa horien aurrean, adierazpena kaleratu zu­ten atzo, Hernaniko Udalean ordezkatuta dauden tal­de polit­iko guztiek, bat eginda: EH Bil­duk, EAJ-PNVk, Elkarrekin Pode­mos-Orain Hernanik, eta PSE-EEk. Adierazpenean diote, «herritar guztiek» daukatela eskubidea, «aukera politiko des­­ber­­dinak hautatzeko, joko de­­mo­kra­tikoaren baitan»; eta ha­iek guz­tiek merezi dutela «erres­­­petu maila bera».

Horregatik nabarmendu du­te, ez dutela bat egiten «errespetu hori bermatzen ez duten pintaketa eta bestelako jokabideekin». Eta gaineratu dute: «jendarte demokratiko eta normalizatuan, aukera politiko guz­­tien eskubidea da presiorik ez jasotzea, demokrazia arauetan jasota daudenetatik kanpo».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!