Babestutako edukia

Elkarri laguntzen, komertzio txikiak eta herritarrak

Berriak elkartea 2020ko uzt. 11a, 00:00

Hilabete gogorrak izan dira hauek, guztiontzat, baina egin dugu aurrera. Eta konfinamendu garaian, oso nabarmen ikusi ahal izan dugu, komertzio txikiak daukan garrantzia. Zabalik egon diren horiei esker, egin ahal izan du aurrera herriak. Haiei esker hornitu gara, behar genuen guztiarekin. Eta ez dira izan bakarrik elikagai dendak, baita bestelakoak ere; informatika dendak, esaterako: etxetik lanean aritu behar izan dugun honetan, haiek lagundu digute, tinta faltan egon garenean, edo kable bat hautsi zaigunean. Informatika eta teknologia denda handietara jo ohi dugu erosketak egitera, baina orain arazoak konpondu dizkiguna, izan da etxe azpiko denda txiki hori, normalean kasurik egiten ez dioguna.

Pixkanaka normaltasunera bueltatzeak, ordea, sorpresa eta poza ekarri dizkigu: komertzioek berriro ireki ahal izan dutenean, oso erantzun ona izan dute herritarrek, baita deskontu bonoen kanpaina hasi aurretik ere. Luzerako ote da? Edo lau egunetan utziko diogu herrian erosteari? Edonola ere, poztu gara aldaketarekin, sektore guztietan nabaritu delako, gainera.

Askotan esaten dugu, komertzioek bizia ematen diotela herriari. Eta egoera honetan, begibistakoa izan da: komertziorik gabe, herri iluna eta tristea izan dugu. Horrek erakutsi du, zer nolako argitasuna eta bizitza ematen dion komertzio txikiak, herriari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!