Bigarren Eskuko Azokak, Urbieta kalea hartuko du gaur goizetik

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 11a, 00:00
Maskarila jantzita eramatea beharrezkoa da gaurko Bigarren Eskuko Azokan.

Gaur goizeko 10:00etan hasita, Bigarren Eskuko Azoka antolatu dute, Urbieta kalean. Eguerdiko 13:30etara egongo da aukera bertaratzeko eta maskarila jantzita joan beharko dute bisitariek.

Covid-19aren eraginez, ezin izan dira azokak egin, hala ere,  pandemiaren hasieratik, gaur aurrenekoz Bigarren Eskuko Azoka egingo da, nahiz eta ez izan ohikoa uda partean antolatzea.
Gaurko Bigarren Eskuko Azoka, Urbieta kalean jarriko da, eta goizeko 10:00etan emango zaio hasiera. Hiru ordu terdi egongo da irekita, eguerdiko 13:30etan izango baitu itxiera.
Gainera, herritarren eta Bigarren Eskuko Azokan parte hartzen dutenen segurtasuna bermatzeko, maskarilak jantzita eramatea beharrezkoa izango da. Horrez gain, postuak ikusteko, bata bestearengandik 2 metroko distantziak mantendu behar dira, eta txanda itxaron beharko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!