HAUTESKUNDEAK

Tiloseta beteta, atzoko EH Bilduren kanpainan

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 10a, 08:13

Atzo arratsaldeko 19:00etan, Eusko Legebiltzarrerako hautes­kunde kanpainaren baitako ekitaldia antolatu zuen EH Bilduk, Tilosetan. Bertan ziren, Oihana Etxebarrieta lege­biltzarkidea eta Juan Karlos Iza­girre batzarkidea, datorren urteetako kanpaina politikoa azaltzen. 

Oihana Etxebarrieta legebiltzarkidea eta Juan Karlos Izagirre batzarkidea izan ziren Tilosetako hizlariak. Izagirre izan zen lehena, eta honek aipatu zuen, «hainbat galdera egin dizkidate, eta haietako bat izan da, ea zer dela eta izango diren hauteskundeak uztailaren 12an. Nik argi daukat, uztailaren 12an egingo dira hauteskundeak EAJk nahi duelako. Eusko Alderdi Jeltzaleak gainera, hainbat gai landu gabe utzi ditu, eta badirudi ahaztu egin direla, haietako bat Zaldibar kasua. Orokorrean, Covid-19aren kasuaren kudeaketa oso gaizki eraman dute, eta horren aurka goaz gu, eta irabaztera aterako gara. Horretarako dei egiten diet herritarrei, igandean, sekula baina indartsuago, EH Bildu bozkatzeko». Izagirren amaitu ostean, Etxebarrietak hartu zuen hitza, eta honakoa azpimarratu zuen «EAJk, konparaketak egiten ditu, baina gu baina okerrago dauden horiekin. Beti diote, hemen ondo gaude, ondo bizi gara. Eta ez da horrela. Hori aldatzera gatoz, etorkizun aske, eta Euskal Herri aske bat eraikitzera gatoz. Beraz, ingandean, goazen EH Bildu bozkatzera». 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!