Udalekuak

'Abuztuko Udaleku Irekiak' egingo dira 6 urtetik 14 urte bitartekoentzat, aurten

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 10a, 00:00

Piraguismoa izango da ekintza berezietako bat.

Lau astetarako antolatu ditu udaleku irekiak Dobera Euskara Elkarteak, eta nahi diren asteak aukeratzeko aukera dago. Izena emateko epea uztailaren 24an amaituko da. 

Abuztuko hilabetean ondo pasa eta entretenitzeko aukera eska­iniko du Doberak. Aurten, lehenengoz, udaleku irekiak antolatu ditu abuztuko 4 asteetarako. Nahi diren asteak aukera­tzeko aukera dago, asteak  «independienteak» di­­re­­­lako. Lehen Hezkuntzako ikas­­­leentzat (2008-2013 artean ja­­iotakoak) eta DBH lehenengo eta bigarren mailako gazteentzat (2006-2007 artean jaiotako­ak) prestatu dira udalekuak.  Az­ken hauentzat, ordea, biga­rren eta hirugarren asteak gorde­ko dira, bakarrik. 

Astelehenetik ostiralera, ekintza bereziekin 

Udalekuen ordutegiari dagokionean, gaz­­­teak goizeko 09:00­etan el­kar­­­tuko dira taldeetan eta 13:30­ak arte arituko dira. Gai­nera­, as­­tean behin «egun pa­sa» bat e­gin­go da, arratsaldeko 18:00­ak arte.

Lehenengo astetik hasita azkenekora arte plangintza «berezia» egin dute. Ohiko aisialdi ekintzez gain, asmoa da herriko elkarte ezber­dinekin harremanetan jartzea antzerkia, euskal dantza edota bertsolaritza ezagutarazteko. Kirola egiteko aukera ere izango dute umeek, Kaxkardi Ki­rol Elkartearekin ekintzak egingo dituztelako asteko egu­nen batean. 

«Herriko elkarteekin elkarlana egin nahi genuen, euskal kulturari eta herrian dauden elkarteei ere bultzada emanaz». Horregatik, Ttarla, Bertso Eskola, Amher, Antzerki taldea edota Kaxkardi Kirol Elkartea protagonistak izango dira Doberak antolatu dituen udaleku irekietan. 

 
Udaleku «berritzaileak eta ezberdinak izatea nahi dugu»

Udalekuen helburu nagusia da «opor garaian, euskarazko aisialdiaz gozatzea eta euskeraren erabilera areagotu eta sendotzea». Euskara Elkartea den aldetik, euskal kultura eta horrekin batera, hizkuntza bultzatzea da udalekuekin lortu nahi den beste jomugetako bat.
Bestalde, haurren eta gazteen arteko sareak ere euskaldundu nahi dituzte, modu ez formalean. «Hori garrantzitsua da eta iruditzen zaigu udaleku hauek hori betetzen dutela», jakinarazi dute. 

Izan ere, aurtengo larrialdi egoerak haurrak gelatik lehenago ateratzea behartu zituen eta askok «euskeraz harremantzeko aukera galdu dute». Horre­ga­tik, udaleku hauek egitea abe­rasgarria izan daitekeela pen­tsatu dute antolatzaileek.

Aipatutakoez gain, abuztuko plangintza honen beste helburu nagusietako bat da, «euskal kulturara eta natur-ondarera gerturatzea eta hauek ezagutaraztea».

Lehenengo aldia da Doberak udaleku irekiak antolatzen dituela. Orain arte udaleku itxiak egin izan dituzte, baina aurten ezinezkoa izan da osasun larrialdi egoeragatik. Bi txanda izaten ziren, uztailean eta abuztuan eta Euskal Herriko herrietatik barrena abenturaz jositako esperientzia izaten zen.

Izen ematea bihartik uztailaren 24ra, webgunean 

Lau astetan egongo da izena emateko aukera, «independienteki eta tartekatuta ere, bakoitzaren nahia edota beharraren ara­bera». Hala ere, DBHkoek bi­garren eta hirugarren astea bakarrik izango dute aukeratzeko. Plazak mugatuak dira eta taldeak 15 lagunez osatuko dira gehienez, 13 haur eta 2 begiralerekin.  

Izena emateko aukera online izango da: www.dobera.eus webgunean. Hala ere, edozein zalantzarako edota informazioa lortzeko honako hauetara jo daiteke: 943332799 telefono zenbakira edo email helbidera, dobera@dobera.eus.

Garrantzitsua da gogoratzea, Abuztuko Udaleku Irekietan koronabirusagatik ezarritako se­gur­tasun neu­­­rriak beteko direla. «Pro­toko­lo bat dago zehaztuta», diote. Horretarako, begiraleekin for­makuntza bat egingo da. Gurasoekin ere bilera prestatuko dute, plangintzaren ingu­ruan informazioa emateko eta osasun baldintzak betetzeko proto­koloa zein izango den azaltzeko. 

Lan poltsa, uztailaren 22ra arte

Begirale­ak behar dira udalekuetan. Interesdunek curriculuma do­­bera@dobera.eus-era bidali dezakete. Eskatutako baldintzen ar­­­te­an­ daude adin nagusikoa iza­tea eta Aisialdiko Begirale titu­lua edo hezkuntza­rekin erlazioa duten ikasketak izatea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!