Datorren asteartean egingo dute, Electroquímica Hernani enpresan, istripu kimikoen simulazioa. Horretarako, alerta sirenak aktibatuko dituzte, eguerdiko 12:00etan. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Metereologiako Zuzendaritzak. Simulazio hauen helburua da, «balizko larrialdi kimiko baten aurrean, herritarren segurtasuna bermatzea».
Kronikaren gaurko papereko alean, oker argitaratu da eguna: asteartean izango da, eta ez igandean.