Eskubaloi taldean izena emateko epea zabalik, datorren denboraldirako

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 8a, 00:00
Hernani Eskubaloi Taldeko jokalari bat, aurreko denboraldiko partidu batean.

Aurrekoa espero baino lehenago bukatu ondoren, hurrengoari begira jarri da Hernani Eskubaloi Taldea, dagoeneko.

Kirol guztietan bezala, espero baino lehenago bukatu zen eskubaloian ere, 2019-2020 denboraldia, Koronabirusaren pandemiak eraginda. Baina aurreko kontuak atzean utzi, eta datorren denboraldiari begira jarri da Hernani Eskubaloi Taldea, «2020-2021 sasoia au­rrera ateratzeko asmo berrituekin».

Oraindik ez dakite nolakoa izango den datorren denboraldia, entrenamenduei eta txapelketei dagokienean, baina hasi dira lanean: «denboraldi berriaren gorabeherak argitzen doazen bitartean, guk gurea antolatzeari ekin diogu, eta horregatik egin nahi diegu deia, eskubaloian aritu nahi duten neska-mutil hernaniarrei, gurera hurbildu dai­tezen, eta Hernani Eskubaloi Taldean izena eman dezaten», azaldu dute.

Beraz, zabalik dago taldean izena emateko epea, eta horretarako, taldearen web orrian dagoen inprimakia bete behar da: www.hernanieskubaloia.eus.

Izena ematen duten guztiekin, harremanetan jarriko dira taldekoak, aurrerago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!