Xaboi tailerrerako, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 7a, 00:00
Erromero xaboia landuko dute, tailerrean.

Xaboi tailerraren bigarren saio bat antolatu dute Urumea Herrigunean, datorren iganderako, arratsaldeko 18:30etan. Eta partehartzaile kopurua mugatua denez, izena eman behar da, Instagram bidez, @_koloreztatu_ kontura mezu pribatua idatzita.

Saio horretan landuko dituzte erromero xaboia eta bere eratorriak; eta partehartzaileek, eraman beharko dute likidoak gordetzeko ontzia, eta bi jogurt pote.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!