PRENTSA OHARRA

Ave Maria parkearen «aldi baterako itxiera» eskatzen du, Hernaniko Alderdi Jeltzaleak «kutsaduragatik»

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 6a, 00:00

Hernaniko EAJk, Ave Maria parkearen «aldi baterako itxiera» eskatu du, «artseniko eta plomoak eragindako kutsadura maila, baimendutakoaren gainetik dagoelako, eta haur eta gazte ugari ibiltzen direlako bertan».

Ekainaren 30ean egin zen Osoko Bilkuran, EAJk, Ave Maria parkearen gaia atera zuen mahai gainera, honek «aldi baterako itxiera» eskatuz. Hainbat txostenetan oinarritu zen Andoni Amonarraiz EAJko bozeramailea, eta azaldu zuen,  «Ave Maria Parkean, artseniko eta plomoak eragindako kutsadura maila, baimendutakoaren gainetik daudela», eta horrek dakartzan arazoak azaldu zituen, «haur eta nerabe askok pasatzen dute denbora Ave Marian, eta egoera arriskutsu batean dago parkea». Gainera, 2018an egindako txostenean azaltzen du «eremu batzuetan, artseniko eta plomoak eragindako kutsadura haundiagoa dela. Eta proposatzen da, 0,5 metroko buztinarekin estaltzea, eremu hori».

«Norbait eroriz gero kutsatutako lurrean, zauri bat egin dezake»


Hildo beretik, EAJ arriturik dago, «oraindik ez direlako arazoak ekiditeko neurriak hartu. Gainera, haur txiki zein nerabeak joaten dira parkera, eta berriro diot, arriskua dagoela» Alderdi Jeltzaleak, azaltzen du, ez duela ulertzen, EH Bilduren jarrera, «norbait eroriz gero, kutsatuta dagoen lurrean zauri bat egin dezake, eta EH Bildu arriskatzen ari da». 
Hori horrela, Amonarraizek,  Ave Maria parkearen «itxiera» eskatu du, «Eusko Jaurlaritzak  zer egin behar den azaldu arte behintzat».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!