ERREMONTEA

Goikoetxea V eta Barrenetxea, eliminatuta

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 5a, 00:00

Atzo jokatu zuten Galarretaren 50garren urteurreneko txapelketako ligaxkaren azken partidua. Barrenetxea eta Goikoetxea V, kanpoan gelditu dira. 

Atzo arratsaldean, jokatu zen ligaxkako hirugarren eta azkeneko partidua, eta  lidertza mantendu zuten Juananeak eta Endikak, 10 punturekin, hori horrela, Galarretaren 50garren urteurreneko txapelketako lehenengo finalistak dira. 
Aldiz Barrentxea eta Goikoetxea Vk ez dute semifinaletarako pasea lortu. Beraz, Goikoetxea V, eta Barrenetxea kanpoan gelditu dira, bost puntu lortuta.
Ansa II eta Larrañaga semifinaletara pasako diren bigarren taldea izan da, 9 punturekin, eta Urriza eta Zubirik ere izango dute aukera semifinalak jokatzeko, 6 punturekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!