UDA PROGRAMAZIOA

Kultur ekintzez betea dator, Hernaniko Udalak antolatutako Udako kultur programazioa

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 5a, 00:00

Uztaila eta abuztuan zehar, kultur ekintza mordoaz gozatzeko aukera egongo da, herrian bertan.

Orain arte, Hernaniko Udalak, kulturaz gozatzeko aukerak eman ditu; online bidez, eta 'Kulturaz gozatu, elkar zaindu' egitasmoarekin. Uda heldu denez, 'Uda Hernanin Programazioa' jarri du martxan, hamaika ikuskizunekin

Bizi izan dugun egoerak hamaika ekitaldi ezabatu ditu egutegietatik. Hala ere, Hernanin kulturaz gozatzeko aukerak aurrera jarraitu du, izan ere, maiatza eta ekaina bitartean, etxeetatik ere «kulturaz gozatzeko aukera izan dute» herritarrek, kultura online eskaini baitu Udalak. Honen emaitza «oso positiboa» izan dela ere jakinarazi du. Jarraian, Kulturaz gozatu, elkar zaindu egitasmoa ere sortu zuten, «San Joanetan zerbait sinbolikoa egiteko asmotan». Eta oraingoan, kultur ekintza berezi bezain egokituak prestatu dituzte, uztaila eta abuztuan izango direnak. Udako kultur programazio honi, asteburu honetan eman zaio hasiera, Zinea kalean ekintzarekin.
Uda Hernanin programazioaren baitako ekintza hauek «familia, lagun eta inguruko jendearekin gozatzeko aproposak dira».  Oraingoz, Atsegindegin egingo direla azaldu du Udalak, hala ere, «egoeraren arabera, lekua aldatu daiteke». Kultur ekintza hauetara bertaratzeko, aurrez gonbidapenak hartu behar dira, Biterin. Doakoak dira, eta astero jarriko dituzte sarrerak eskuragai, goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara. Hernaniar artista asko izango dira Uda Hernanin programazioan parte hartu dutenak, hala nola, Hernaniko Musika Banda, Ainhoa Larrañaga... 
Egoerak behartuta gainera, neurri guztiak hartuko dira kontutan, besteak beste, eserlekuak distantzia batekin jarriko dira, ekitaldietara sartu eta ateratzeko maskarila erabili behar da, «behin eserita egotean, kendu daiteke noski». 200 pertsonako aforoa ezarri dute muga gisa, beraz, aurrez gonbidapenak hartzea eskatu dute, «guk ere kontrol bat eramateko». 
Zenbait kultur ekintza, duela hilabete batzuk egitekoak ziren, «baina pandemiak eraginda, pendiente geratu ziren», eta uda honetako programaziora ekarri dituzte, esaterako, Maria Berasarte, Tonbola antzerkia, eta Basoa dantza emanaldia. 

Orain arte antolatutakoak, «oso emaitza onak»
Aipatu moduan, pandemiak Hernaniko kulturan izan du eragina, baina Hernaniko Udala kultur sailarekin batera buru-belarri aritu da, «herritarrek kulturaz gozatzen jarraitu dezaten». Horretarako, haisera batean, online programazioa eskaini zuen, eta «oso emaitza positiboak izan ditugu. Kulturaz gozatu, elkar zaindu egitasmoan, txupinazioa Steaming bidez eman genuen, eta jende mordoak ikusi zuen». 
Hernaniarren ardura ere goraipatu dute, «oso arduratsuak izan dira herritarrak, pena haundia genuen San Joan jaiak bere horretan egingo ez zirelako, baina herriaren erantzuna oso ona izan da». Auzoetan ere egon da mugimendua, eta «Auzo Elkarteei eman nahi dizkiegu eskerrak, emandako laguntza eta inplikazioagatik». Orokorrean, oso eskertuta daudela jakinarazi dute.  

UDAKO PROGRAMAZIOA


UZTAILA
11, Musika Bandaren udako kontzertu berezia. 19:30etan Atsegindegin. 

18,  Crusoe haur antzerkia. Markeliñe Konpainia. 19:00etan Atsegindegin. 

25, Eskulturak betetzea dantza tailerra. Myriam Pérez Cazabon. 11:00etan Chillida Lekun. Sarrera: 6 euro. 
25,  Ainhoa Larrañaga eta banda. Haritz Lauroba bateria, Iker Lauroba baxua eta kontrabaxua, Amaia Miranda gitarra eta Garazi Esnaola pianoa. 20:00etan Atsegindegin. 

26,  Trashhhhh! txontxongiloak. 12:00etan Chillida Lekun. 
Sarrera: 6 euro. 

ABUZTUA 
1,  Erik eta Win bertso-antzerkia. Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariak, Imanol Kamio pianoa, eta eskusoinua Aitor Atxega gitarra. 20:00etan Atsegindegin. 
8, Maria Berasarte. Lurra eta bidea musika emanaldia. Joseba Irazoki gitarra, Igor Telletxea perkusioa eta David Azurza ahotsa. 20:00etan Atsegindegin. 
12, Pertseidak Chillida Lekun. Izarren Behaketa. Aranzadi Zientzia Elkartea. 19:00etan ateak irekitzea. Behaketa 23:00-03:00etara. Sarrerak helduentzat 10 euro, eta haurrentzat 5 euro. 
14,  Panoli karabeta haur antzerkia. Ganso & Cía. 19:00etan Atsegindegin. 

21,  Tonbola antzerkia. Hika teatroa. 20:00etan Atsegindegin. 
22,  Argiaren Bila, Izpigramen tailerra. Nagore Legarreta. 11:00etan Chillida Lekun. Sarrera: 6 euro. 
28,  Basoa. Dantza emanaldia, Dantzaz konpainia. 20:00etan A

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!