Estropadak

Donostiarrak regata gaur, A Coruñan

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 4a, 00:00

Gaur eta bihar A Coruña banderari dagozkion bi estropada jokatuko dira, eta Donostiarra bertan izango da. Patroia eta bi arraunlari hernaniarrak dira.  

Gaur emango zaio hasiera, Eusko Label Ligari, A Coruñan. Aurten, tamalez, Hernaniko emakumeek ez dute aukerarik izan parte hartzeko, hala ere, gaur eta etzi jokatuko diren bi estropadetan, Donostiarrak hartuko du parte, eta hiru Hernaniar  daude bertan. Hala nola, Jon Iruretagoiena patroia dena, eta bi arraunlari, bat  Xabat Pastor eta bestea berriz, Iban Verdugo. 

Gaurko eta biharko estropadak, A Coruña banderari dagozkionak izango dira. Datorren larunbatean, Donostian jokatuko dute, eta igandean berriz, Zierbenan ariko dira. 

Eusko Label Liga

Honako hauek izango dira aurtengo Eusko Label Ligan parte hartuko duten traineruak: Orio, Go Fit Hondarribia, Santurtzi Transportes y Gruas Aguado, Zierbena Bahias de Bizkaia, Bermeo Udaibai Avia, Donostiarra, Ondarroa Cikautxo, Cabo, Kaiku Vusa, Lekitarra Elecnor, Ares eta Zarautz Babyauto.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!