Erremontea

Jardunaldi erabakigarria, gaur arratsaldekoa

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 4a, 00:00
Endika Barrenetxea eta Goikoetxea V, Juananea eta Endikaren aurka ariko dira.

Gaur jokatuko dute Galarretan, ligaxkaren azkeneko jardunaldia, arratsaldeko 16:00etan hasita. 

Gaur jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan hasita Galarretan, ligaxkaren jardunaldi erabakigarria, frontoiaren 50garrren urteurrena ospatzeko torneoan, hain zuzen. 

Ligaxkako hirugarren eta azken partidua jokatuko dute  lau bikoteek; alde batetik Endika Barrentxea hernaniarrak eta Goikoetxea Vk, Juananea eta Endikaren aurka. Eta bestetik, Aritz Zubiri goizuetarra eta Urriz, Ansa II eta Larrañagaren aurka ariko dira. 
Dena dago jokoan, gaur arratsaldeko 16:00etan jokatuko diren  partiduetan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!