Udala

Haur, nerabe eta gazteei zuzendutako udako ikastaroak antolatu ditu Hernaniko Udalak

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 4a, 00:00

Uda honetan haur, nerabe eta gazteek aukera izango dute, uda «modu aktibo batean igarotzeko». Izan ere, Hernaniko Udalak, hainbat ikastaro antolatu ditu, eta haietako batzuetan oraindik izena emateko aukera dago. 

Udako ikastaroak jarri ditu mar­txan Hernaniko Udalak, haur, nerabe eta gazteek, uda «modu aktibo batean pasa dezaten», hilabete honetan zehar izango dira, eta ikastaro batzuetan oraindik izena emateko aukera dagoela jakinarazi du Udalak.
Nerabeei zuzendutako, lau ikastaro antolatu dira, hain zuzen 12 eta 17 urte bitartekoentzat. 

Piragua ikastaroa, uztailaren 13tik 17ra izango da, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara. Kaxkardik eskainiko du Fagollagan. Skate ikastaroa: Donostiako Holly Riders elkarteak Hernaniko skate pista dinamizatuko du, eta nerabeei «trikimailu ezberdinak egiten erakutsiko die». Uztailaren 13an emango zaio hasiera eta 16ra arte iraungo du, arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara izanik. Izen ematea, datorren asteazkenean amaituko da. Parkour ikastaroa ere antolatu da, Lotzen ADDko Paul Mihia izango da irakaslea, eta uztailaren 20tik 25era bitartean egingo da. Arratsaldeko 16:00etatik, 17:30etara iraungo du. Izen ematea, hilaren 15ean amaituko da. 

Nerabeei zuzendutako azken ikastaroa, arku tiroarena izango da, uztailaren 20, 22, 24, 27 eta 29an eskainiko da, arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara. Kaxkardi elkartearen eskutik «arkua nola erabili eta dianara geziak nola bota» ikasteko aukera dago. Izen ematea, hilaren 15ean amaituko da. 

Nerabeei zuzendutako ikastaroetan izen ematea ondorengo linkan egin behar da: https://labur.eus/GiplB. 

17 eta 30 urte bitartekoei ere, ikastaroak 

Gazteei zuzendutako bi ikastaro antolatu dira, lehena piragua ikastaroa, eta bigarrena eskalada ikastaroa. Piragua ikastaroa, astelehenean hasiko da, eta hilaren 10ean emango da amaitutzat. Arratsaldeko 16:00etatik 17:30etara bitartean izango da Fagollagan. Eskalada ikastaroa berriz, uztailaren 21, 23, 28, 30 eta 31 ean izango da, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, Santa Barbaran. Izena emateko azken eguna hilaren 15a izango da, eta link honetan egin daiteke: https://labur.eus/GiplB. 

Fidantza eta aukeraketa

Udalak jakinarazi du, ikastaroek 10 euroko fidantza dutela, eta ikastaroaren lehenengo egunean irakasleari entregatu behar zaizkiola. Gainera, «saio guztietan parte hartzen bada, azken saioan dirua itzuliko da». 
Izen emate kopurua ikastaroak dituen plaza kopurua baino altuagoa bada, «zozketa bidez egingo da aukeraketa, kasu guztietan». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!