EAJk aurkezpena egingo du gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 3a, 00:00

Gaur goizeko 11:30etan izango dira Arantxa Tapia eta Iñigo Urkullu Hernaniko Akarregi industriagunean, EAJren  aurkezpena egiten.

Datorren astean izango dira Eus­ko Legebiltzarrerako Hauteskunde­ak, hori dela eta, talde politikoek hainbat aurkezpen egin dituzte, zenbait herrietatik, asmoak, helburuak eta irtenbideak azalduz.

Gaur, EAJk egingo du aurkez­pena, Hernanin. Goizeko 11:30etan hasiko da hauteskunde ekitaldi hau, eta Akarregi industriagunean izango da. Bertan izango dira Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretarako sailburua, eta Iñigo Urkullu, lehendakaria.

Ohar garrantzitsuak
Streaming bidez ere eskainiko dira EAJk antolatutako ekitaldi hauek, eta bertan parte hartzeko, aldez aurretik akreditazioa lortu behar dela jakinarazi dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!