Publierreportajea

«Udari begira, berrikuntzekin gatoz»

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 2a, 00:00

Duela gutxi arte, egunero eskaini izan ditu eguneko menuak, Zinkoenea Tabernak, baina Covid-19ak eragindako egoera ikusita, hau aldatzea erabaki dute. Hori horrela, egungo egoerara moldatzeko, egunero karta eskaintzen hasi dira jadanik, «astean zehar zein asteburuetan ematen dugu karta aukera».
3 urte daramatzate jendeari kalitatezko jakiak ematen, «gainera gure berezitasun nagusiena arraina eta haragia dira, parrilan».
Udari begira, egunero irekita egongo da Zinkoenea Taberna, eta orain arte ez bezala, igande arratsaldeetan ere ateak irekita izango ditu.
Gainera, udako eguraldiaz gozatzeko, asteazkenetan pintxopotea egin daiteke, arratsaldeko 19:00etan hasi eta 21:0ak arte. «Eguraldiaren arabera, terrazan jateko aukera ere ematen dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!