Saria

EHGAM-en Urrezko Hirukia saria, Kattalin Minerrek

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 1a, 00:00

Kattalin Miner idazle eta kazetariak jaso du EHGAM Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Askapenerako Mugimenduaren aurtengo saria

EHGAM Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Askapenerako Mugimenduaren aurtengo Urrezko Hirukia, Kattalin Miner idazle eta kazetariari egokitu zaio. Modu horretan, elkarteak aitortza egin dio, Moio. Gordetzea ezinezkoa zen liburua argitaratzeagatik. Izan ere, elkartekoek jakinarazi dute «sari horrek aintzat hartzen du aniztasuna ezagutarazteko eta onartzeko lana.

Hori horrela, LGTB memoriarentzat liburuak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, bai eta haren garrantzia azpimarratu, bai eta haren garrantzi politiko haundia nabarmendu gainera, trans pertsonei eta haien eskubideei gupidarik gabe erasotzen ari zaien honetan».

«Aimar Elosegi Ansaren
suizidioa hizpide» Kattalin Minerrek idatzitako liburuan

Kattalinerren Moio. Gordetzea ezinezkoa zen liburuak, Hernaniko Aimar Elosegi Ansa gazte transexualaren suizidioa du hizpide, eta gaztearen bizipenak kontatzen dira bertan.   

Gainera, kazetari eta idazleak «herrikidea eta lagun mina» zuen Elosegi, eta haren heriotzak eragindako ezinegonak eraginda idatzi zuen narrazioa, «memeria ariketa gisa».

Eta Minerrek azpimarratu du «sozialki ez ginen memoria egiten ari, eta ez hori bakarrik, intuizioa nuen, ez ginela ari transmisioa bermatzen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!