Zinea

Udako programazioari hasiera emateko asmotan, zinema emanaldiak eskainiko dira aire librean

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 1a, 00:00

Etzi eta larunbatean, zineaz gozatzeko aukera egongo da Atsegindegin. Bi pelikulak gaueko 22:00etan eskainiko dira, eta ekitaldiak doakoak izan arren, aldez aurretik gonbidapena eskuratu behar da Biterin. 

Hainbat ekitaldi bertan behera gelditu dira Covid-19aren eraginez, hala ere, ez da horrela gertatu Hernaniko udako programazioarekin. Izan ere, uztailean eta abuztuan zenbait ekitaldi antolatu ditu Hernaniko Udalak, segurtasun eta babes neurri guztiak kontuan izanik.     Ekitaldi hauen berri, aurrerago zabalduko dutela jakinarazi du Udalak. 

Udako programazio honi hasiera emateko, etzi eta larunbatean, bi zine ekitaldi antolatu dira, eta hauek kalean izango direla azaldu dute. Etzi, Leo da Vinci, Monalisa misioa eskainiko da, eta larunbatean berriz, Los miserables. Bi filmak, gaueko 22:00etan izango dira, Atsegindegin. 

Sarrerak, doakoak 

Udalak dio sarrerak doan izan arren, aldez aurretik gonbidapena eskuratu behar dela Biterin. Gainera, babes eta segurtasun neurriak kontutan izango dira, «emanaldi guztiak aulkietan eserita izango dira eta eserlekuen artean distantzia gordeko da». Horrez gain, sarrera eta irteeran maskarila jarri behar da, «bai eta gel desinfektantea» eman ere. 

Leo da Vinci, Monalisa misioa, etzi

Euskaraz izango da ostiralean eskainiko den filma, eta 6 urtetik gorakoentzat da gomendagarria. 2018an argitaratu zen, Sergio Manfiok sortutako haur pelikula hau. Bertan, Leonardo da Vinciren mundua asmakizun eta aurkikuntza miragarriz beteta dago, eta amets haundi bat dauka: hegan egitea. Abentura bati ekingo dio lagunekin eta maiteminduta dagoen Lisarekin. Montekristo uhartera helduko da, eta bertan, altxorra dago, itsaso azpian. Bertan ohartzen dira, oso arriskutsua dela, altxorra lortzeko misioa. 

Los miserables, larunbatean 

Thriller poliziakoa da larunbatean jarriko den pelikula hau,  2019an argitaratu zen, Ladj Lyren zuzendaritzapean eta helduentzat dela jakinarazi dute. Bertan, Stephanek delinkuentziaren aurkako borroka brigadarekin bat egin du Parisko aldirietan. Chis eta Gwada, agenteak ezagutuko ditu, auzoaren kontrola eskuartzen saiatzen diren talde antolatuekin etengabeko tentsioan bizi direnak. Talde horretan moral garbia duen bakarra dela ohartuko da aipatutako Stephane.

Aipatu moduan, emanaldiak doakoak dira, baina Hernaniko Udalak azaldu du, beharrezkoa dela aldez aurretik gonbidapena eskuratzea Bitein. 

Horrez gain, jakinarazi dute, emanaldi guztiak aulkietan eserita izango direla, eta eserlekuen artean distantzia gordeko dela. Gainera, segurtasuna bermatzeko, «sarrera eta irteeran maskarila jarri behar da», bai eta gel desinfektantea eman ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!