Istripua izan da gaur goizean, Ibarluze poligonoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 30a, 11:01

Elkar jo dute kamioi batek eta furgoneta batek, goizeko 09:30ak aldera.

Istripua izan da gaur goizean, 09:30ak aldera, Hernaniko Ibarluze poligonoan, Goizuetara norabidean. Kamioi batek eta furgoneta batek elkar jo dute, eta pertsona bat Donostiako Ospitalera eraman dute, zaurituta. Trafikoa motel dijoa une honetan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!