Ostiral eta larunbatean, zinea kalean

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 30a, 00:00

Ostiral eta larunbat honetan, bi zinema emanaldi eskainiko dira udako programazioari hasiera emateko. Ostiralean, gaueko 22:00etan, Leo da Vinci, Monalisa misioa eskainiko da, 6 urtetik gorakoentzat, eta larunbatean berriz, Los miserables, helduentzat, eta hauek ere gaueko 22:00etan.  Emanaldiak, Atsegindegin izango dira, eta  doakoak dira, baina aurrez, gonbidapena eskatu behar da Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!