Gaur eta bihar ere, pelotariek zita frontoian

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 30a, 00:00
Jubeniletan, Apaolaza eta Lasak jokatu zuten atzo.

Atzo hasi zen Zikuñaga Txapelketaren bigarren edizioa, eta bertan jokatu ziren lehenengo partiduak. Gaur ere, arratsaldeko 17:30etan  hasiko dira partiduak, frontoian.

Atzo eman zitzaion hasiera Zikuñagako Txapelketaren bigarren edizioari. C.D.Hernanik antolatu du torneoa, Papelera Guipuzcoana Zikuñaga enpresaren babesarekin. Aurtengo parte-hartzea oso haundia izan da, 51 izango baitira atzotik larunbatera kiroldegiko frontoian partiduak jokatuko dituzten bikoteak, uztailaren 25a arte.

Atzo, Kadete 1º mailakoek ez zuten aukerarik izan jokatzeko, aldiz alebin, Jubenil 1º eta Nagusi 2º mailakoek ez zuten aukerarik galdu.

Gaurkoan, Infantiletan Xu­ban Itur­be eta Oier Azpeitia izan­go dira; Kadeteetan Arluziaga eta Alegria, Urdangarin eta Saralegiren aurka; Jubeniletan Olaizola eta Orbegozok, Migeltorena eta Uria izango dituzte aurkari; eta Nagusietan Taberna eta Mitxelenak, Gabirondo eta Elolaren aurka jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!