UDALA

Osoko Bilkura egingo da gaur, arratsaldeko 19:00etan hasita

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 30a, 00:00

Hernaniko Udalak, Osoko Bilkura bilerarako deia luzatu du, eta gaur da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Pleno aretoan. 

Gaur arratsalderako hitzordua ezarri du Hernaniko Udalak, Osoko Bilkura bilera egiteko. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera Osoko Bilkura bilera honi, Pleno aretoan. 
Gaurko gai-zerrenda
Hainbat gai jorratzeko asmoa dute, hala nola, maiatza eta ekaineko aktak onartzea, 2020ko dekretuak «702 817ra arte», Hernaniko Udalaren 2019ko kontu orokorren onarpena eta barne kontrolen txostena, 2020ko Hernaniko eta Ereñotzuko Toki entitate Txikiko Udal Plantila Organikoa, eta Lanpostuen zerrendaren aldaketak onartzea, Udal Ondasunen inbentarioaren eguneratzea, SOS Arrazakeriak aurkeztutako mozioa, Orain Ardura herritarren ekimenaren mozioa, Zinegotzi batek uko egiteko idatzia eta azkenik, ohiko moduan, erregu eta galderak egiteko tartea ere eskainiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!