Udala

Ohiko Plenoa egingo da astearte honetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 29a, 00:00
Hainbat gai lantzeko asteartean egingo dute Ohiko Plenoa Udaletxean.

Otsailetik aurrenekoz Ohiko Osoko bilera egingo dute  19:00etan Udaletxeko Pleno aretoan.

Hainbat gai jorratzeko egin da Ohiko Plenorako bilera-deialdia. Asteartean izango da, Pleno aretoan, arratsaldeko 19:00etan. 

Ezagutzera eman da Plenoan landuko den gai-zerrenda:  2020-05-25 eta 2020-06-11ko aktak onartzea; ­ 2020ko dekretuak 702tik 817ra arte lantzea; Hernaniko Udalaren Kontu Orokorrarekin, 2019ko Kontu Orokorraren onarpena eta berri ematea, Barne Kontroleko txostena azalduta; 2020 Hernaniko eta Ereñotzuko Toki Entitate Txikiko Udal Plantilla Organikoa, eta Lanpostuen zerrendaren aldaketak onartzea; Udal Ondasunen inbentarioaren eguneratzea; SOS Arrazakeriak aurkeztutako mozioa eta ORAIN ARDURA herritarren ekimenaren mozioa lantzea; zinegotzi batek uko egiteko idatzia azaltzea eta azkenik, erregu eta galderen txanda izango da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!