Gaztelekua

Gaztelekuak udako ekintza bereziak hasiko ditu gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 29a, 00:00

Hernaniko Gaztelekuko uztaileko egitarau berezia.

Hernanin eta Astigarragan uztailean zehar egingo duten programazio berezia hasiko dute.

Bi herrietako Gaztelekuko hezitzaileek, urtero bezala, uztailean egingo dituzten ekintzak prest dituzte. «Hilabete hauek ez dira batere errazak izan eta familia askoren egoera ekonomikoa ere aldatu egin da», eta horregatik, hainbat ekintza proposatu dituzte, gaurtik uztailaren 24ra bitartean.

Izena ematea beharrezkoa da

Antolatzaileek jakinarazi dute gazteek ez dutela dirurik ordaindu beharko ekintzetara joateko, baina «beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea eta konporomezua edukitzea». Hernaniko Gaztelekuak azaldu du: «aurten beste urteetan baino plaza gutxiago izango ditugu ekintza bakoitzerako (12) eta kopuru hori baino gazte gehiago apuntatzen bada, zozketa egingo dugu».

Hernaniko Gaztelekuak izena emateko epea gaur arte luzatu du, lehenengo asteko ekintzetarako. Bigarren asteko ekintzetarako, ekainaren 30a da apuntzeko azken eguna; 3.asterako uztailaren 7a eta 4.asterako, uztailaren 14a. «Izen emateko azken egunaren hurrengo egunean jakinaraziko ditugu parte-hartzaileen izenak telefono eta posta elektroniko bidez», azaldu dute. Izena ematea https.//linktr.ee/hgaztelekua estekaren bitartez egin daiteke.
Hernaniko Gaztelekuarekin harremanetan jartzeko ondorengo bideak erabili daitezke: gaztelekua@hernani.eus edo 943333212 telefono zenbakia.

Bestalde, Astigarragako Gaztelekuak antolatu dituen ekintzak egiteko ere aldez aurretik eman behar da izena. Kasu honetan, udalaren webgunean ireki zen izena emateko esteka. Hala ere, edozein zalantza izanez gero, antolatzaileen emailera idaztea gomendatu dute: asti.gaztelokala@gmail.com. 

Plangintza zabala antolatu dute antolatzaileek
Astigarragako lehenengo egunean 'Hezitzaileen bila' ibiliko dira, eta denetarik egingo dute lau asteetan. Ordutegia 11:00etatik 14:00etara bitartean izango da, irteera egun batzuk izan ezik: Leitzaranera egun pasa, Santio mendira irteera edo karsetara txangoa. Guzti hauetan ordutegi ezberdina izango dute.

Hernaniarrek henna tailerarrekin irekiko dute plangintza gaur, eta abentura asko izango dituzte: surf ikastaroa Donostian, zirku tailerra, piraguismoa, ginkana eta ur jolasak, beste askoren artean. Jakinarazi dute asteazkenetan ez dela ekintzarik izango eta antolatutako udal zerbitzu hau 12-17 urte bitartekoentzat dagoela prestatuta. Ordutegia ere ezberdina izango da egun bakoitzean.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!