Pelota

Esku pelota bueltan da eta gaur hasiko da Zikuñaga Txapelketaren bigarren edizioa, aurten 51 bikoterekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 29a, 00:00
Gaur hasiko da 51 bikoterekin osatutako II. Zikuñaga Papelera Torneoa, kiroldegiko frontoiean.

C.D.Hernanik antolatuta 3 partidu jokatuko dira egunean kiroldegiko frontoiean, astelehenetik larunbatera. Txapelketa nork irabazten duen uztailaren 25ean erabakiko da, kategoria bakoitzeko final haundiak ospatzen direnean.

Gaur hasiko da eskuz binaka jokatzen den txapelketa honen bigarren edizioa. C.D.Hernanik antolatu du torneoa, Papelera Guipuzcoana Zikuñaga enpresaren babesarekin. Aurtengo parte-hartzea oso haundia izan da, 51 izango baitira astelehenentik larunbatera krioldegiko frontoiean partiduak jokatuko dituzten bikoteak, uztailaren 25a arte. 

Sei kategoriatan banatu dute txapelketa: Kadete 1º eta 2º mailan, Jubenil 1º eta 2an eta Nagusi 1º eta 2an. Nagusien lehenengo mailan hamaika bikote daude, baina gainontzeko kategoria guztietan zortzina bikote ariko dira.

Txapelketan parte hartuko duten zenbait bikote hernaniarrak dira, baina herri eta klub askotako pelotariak ariko dira frontoiean egun hauetan: Mundarro, Umore Ona, Oiarpe, Añorga, Alde Zaharra, Gazteleku, Zumaia, Ilunpe, Tolosa, Behar Zana, Intza, Lapke, Zestoa, Ataun, Azkoitia, Eple, Gure Txeru, Izurun, Pagazpe, Aloña Mendi, Erreka. 

Hain zuzen, guztira 22 talde lehiatuko dira, eta talde ezberdinetatik osatutako bikoteak ere egongo dira II. Zikuñaga Txapelketan.

Gaur jokatuko dira lehenengo partiduak, frontoiean

Egunero jokatuko dira kategoria ezberdinetako partiduak kiroldegiko frontoiean, 17:30etan hasita.

Gaur alebinak, lehenengo mailako kadeteak eta jubenilak, eta bigarren mailako nagusiak ariko dira lehian. Alebinetan Makatzaga eta  M.Alberdi, I.Alberdi eta Arretxeren aurka; Kadeteetan Etxeberria eta Olaitz Iriarte eta Andugarekin ariko dira buruz burukoan; Apaolaza eta Lasak Saralegi eta Alkantara lehiatuko dituzte, jubeniletan; eta nagusietan, Etxabe eta Iñarra Eguskiza eta Mujikaren aurka ariko dira.

Errendimendu txapelketa, alebin eta infantilek
Txapelketa nagusiarekin batera, Pelota eskolako alebin eta infantilak ere jokatuko dute, Hernaniko Errendimendu Txapelketa. Alebinen 5 bikote daude eta hauek eskuz binaka jokatuko dute. Infantilak, ordea, 10  pelotari dira eta banaka 4/5 barruan jokatuko dute.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!