Kilimak taldea

Publikoaren saria jaso du Kilimak taldeak

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 28a, 00:00

Maketa Lehiaketako Entzulearen GazteBizHitza Saria irabazi du musika talde hernaniarrak, jasotako 2.876 botorekin.

Gaztea Maketa Lehiaketaren 29. edizioko finalean izan zen Kilimak talde hernanairra. Lau finalista atera ziren Victoria Eugeniako antzokiko oholtza gainera, eta bertan izan ziren hernaniarrak beraien estiloa defendatzen. Hala ere, epaimahaikideek Raitx izendatu zuten lehiaketako irabazle. «Lan zaila izan da, maila handiko eta estilo oso ezberdinetako musikariak lehiatu baitira».

Entzuleen finalista gustokoena izan da Kilimak taldea
2.500 euroko saria jaostzeaz gain, guztira 2.876 boto jaso ditu talde hernaniarrak, eta horregatik, entzuleen aurtengo talderik gustokoena izan da Kilimak. Taldekideak oso pozik daude lortutakoarekin: «izugarria Gaztea Maketa Lehiaketan bizitako esperientzia. Berriz ere, lanean segitzeko indarrekin!».     

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!