Erremontea

Juaneneak eta Endikak finalerdia ziurtatu dute Galarretako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 28a, 00:00
Pilotariei erritmo biziagoa nabaritu zitzaien txapelketako bigarren jardunaldian.

Goikoetxea V eta Barrenetxea IVak puntua egin eta lehian mantentzea lortu dute. 

50garren Urteurreneko Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen atzo, eta Juanenea eta Endika nagusitu ziren, 35-30 Ansa II.aren eta Larrañagaren aurka. Bigarren partiduan Urriza eta Zubiri izan ziren garaile, 29-30 Goikoetxea V.aren eta Barrenetxea IV.aren aurka. 

Garaipen honekin Juaneneak eta Endikak zortzi puntu dituzte sailkapenean eta gutxienez txapelketako finalaurrekorako txartela ziurtatu dute. Gainera, datorren asteko hirugarren partidan puntu bat lortzen badute finala ziurtatuko dute, ligaxkan lehen postuan geratuko direlako.

Atzoko partidarekin Ansa II eta Larrañagak bost puntu batu zituzten. Urrizak eta goizuetarrak, aldiz, lau; bat gehiagorekin finalerdia ziurtatuta dute. Bestalde, Goikoetxea eta Barrenetxea atzelari hernaniarra hirugarren jardunaldian irabaztera behartuta daude. Gutxienez puntu bat lortu zuten 29. tantora iritsi zirenean, eta horrek oraindik itxaropentsu mantentzen ditu, izan ere, hori gabe orain kanporatuta egongo lirateke.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!